
Jarraikako bost urte dira Bilbao Dendak eta BBK lankidetza-hitzarmena berriztatu dutela.
Igaro den astean, bosgarrenekoz, berriztatu zen Bilbao Dendak eta BBK-ren arteko lankidetza- hitzarmena, Bilbo hiriguneko merkataritzarentzat haize bolada eraberritua suposatuko duelarik. Akordio honen bitartez, Bilbao Dendak izeneko plataforma komertziala osatzen duten elkarteetan integratutako 1.700 komertziok baino gehiagok hauta dezakete 40 milioi € -tako finantziazio bidera. Akordio honekin, bi erakunde hauen asmoa elkarlanean jarraitzea da, elkartutako enpresen hazkundea indartu daiten finantza produktu eta zerbitzuen bidez.
Aipatutako finantza zerbitzuen artean, hurrengoak aurkitzen dira:
- Negozio Kreditua, zeinen bitartez diruzaintzako desdoikuntzei ![]()
eta hurrengo denboraldirako eskuratutako produktuen ordainketari aurre egitea ahalbidetzen da. Urtero izaten da produktu hau balioetsiena merkatarien artean.
- Negozioaren garapenerako beharrezkoa den ekipamendua eskuratzeko maileguak: altzariak, makinaria eta garraio elementuak, hala nola, higigarri komertzialen eskuraketetarako.
- Leasing erako erraztasun finantziarioak, berebiziko garrantzia duten abantail fiskal eta kontableak aurkezten dituztelarik.
- Aseguru paketea, elkarte kideentzat komertzio aseguruan % 40 –rainoko beherapenekin.
- Pentsio planak etorkizunerako inbertsio formula gisa.
- Aurrezteko produktu bereziak: Batetik eskeiniko da gordailu bat zeinek bermatuko duen ordainsaria 6 hilerako Euriborra hartzen du erreferentziatzat , eta 6 hile aldiro haziko da. Bestetik, Aurrezki Plan bat kontratatzeko aukera izando dute merkatariek. Honen bitartez, apurka-apurka modu errentagarri batetan aurretzu dezakete mozkinak euren interesen arabera bideratzeko (negozio hobekuntzarako, auto erosketarako, higigarriak erosteko, bidaientzako, formakuntzarako...)
Bilbao Dendak Bilboko komertzioen ahotsa da. Egunero euren lana ederki burutzen duten eta baita, hiriari bizia ematen dieten profesional askoren ahotsa. Plataforma komertzial hau osatzen duten 13 elkarte eta 3 hiriguneko merkataritza zentroetara elkarturiko komertzioak, 1.700 inguru dira. Bilbao Dendak halako akordioen bitartez Bilboko komertzioaren lehiakortasun enpresarialarekin jarraitu nahi du, bere elkarte kideentzako lehentasunezko kondizioak lortzen duen bitartean.
Bilbao Dendak hurrengoek osatzen dute: Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea, Bidarte M.Z, Zubiarte M.Z, Txurdinaga, Erriberako Merkatua, Otxarkoaga, Bilbao Zentro, Errekalde, San Frantzisko- Bilbo Zaharra eta Zabala, Santutxu, Deustu, Distrito 2 , Zorroza, Basurto, San Inazio- Ibarrekolanda eta Elorrieta. Elkarte honen parte diren erakundeak Bilboko Udaletxea – Lan, Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez- Lan Ekintza- eta Bilboko Merkataritza Ganbera dira.



