hiria 3.1

Bilbao Dendak - El comercio de Bilbao

Bilboko merkataritza eta ostalaritzaren elkargunea
Hasiera Berriak Bilbao Dendak Berriak Hiria 3.1. saltegientzako aplikazioa

Hiria 3.1. saltegientzako aplikazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hiria 3.1 Tresna Hiria 3.1. lankidetza-esparruan dago integratuta, eta hiri-merkataritza sustatzea du helburu.

Saltegiek aplikazio hori dohainik erabili dezakete.




Descargar aplicación (100MB)         -         Manual Instalación (PDF)         -         Manual de usuario (PDF)


Hiru euskal hiriburuetako 3.500tik gora merkatarik aplikazio informatikoa erabiltzeko aukera izango dute, zenbait arlotan merkataritzaren betearazpen-maila nolakoa den balioesteko: zerbitzuaren kalitatea, datuen babesa, laneko arriskuen prebentzioa.... Era berean, egunean egoteko eta lehiakorragoak izateko prozeduretan ere lagunduko die.

Hiria 3.1 ConvenioBilbao Dendak, SShops Donostia eta Gasteiz ONek diseinatutako tresnak lau modulu ditu, lehen aipatutako arloetan merkatarien jarduera sustatzeko asmoz. Moduluetako batean, udalen eta Eusko Jaurlaritzaren webetarako estekak daude, indarreko arautegiaren berri emateko asmoz. Bestetik, plataformen weben bidez ere badago bertan sartzerik, eta doakoa da merkatari bazkideentzat.

Izan ere, guztiak babespean hartuko dituen “Hiria 3.1.” lankidetza-esparruan, hiru euskal hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformak jorratzen ari diren proiektuetarako lehen urratsa da. Horrela, hiri-merkataritza sustatu eta garai berrietara egokitzeko tresnak eskaini ahal izango zaizkie merkatariei.

 4 modulu

 

  • UNE 175001-KALITATEA
Bilbao Dendak-eko merkatari kideek behar den moduko tresna edukiko dute, euren merkataritza-zerbitzuaren kalitatea test erraz bezain azkarraren bitartez balioetsi ahal izateko.
Test hori Kalidometroa da, eta zenbait gomendio aurkezten dizkie merkatariei, euren saltegian betetzen dituzten ala ez erantzun dezaten. Hartara, gomendioen betearazpen-maila nolakoa den balioetsi ahal izango dute testaren amaieran. Aplikazio honek UNE 175001 arauaren araberako jarraibideak hartzen ditu kontuan, kalitatearen arloan.
  • DBLO. Datuak Babesteko Lege Organikoa
Datuak Babesteko Lege Organikoaren moduluari dagokionez, aplikazioak sistema erraz-erraza eskaintzen du, norberaren datuen fitxategiak sortzeko eta Datuen Babeserako Agentziara bidaltzeko eta fitxategi horien artapenerako segurtasun-agiria egiten laguntzeko. Horrela, Datuak Babesteko Lege Ofiziala erraz-erraz bete ahal izango dute merkatariek.
  • LAP. Laneko Arriskuen Prebentzioa
Hiria 3.1. aplikazioan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen atala ere badago. Bertan, laguntzaile erraz bezain azkarraren bitartez, merkatariek laneko arriskuen prebentziorako plana garatu eta OSALAN erakundeak prebentzio-planaren ziurtapen egokirako eskatutako agiriak sortu ahal izango dituzte, 6 langile baino gutxiago dituztenean eta LAPi buruzko oinarrizko ikastaroa egin dutenean.
  • ARAUTEGIA
Azkenik, sistema honetan, zenbait web esteka daude, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen eta Eusko Jaurlaritzaren ordenantzetara joateko. Horrela, merkatariek edozein unetan egin ahal izango dituzte euren inguruko kontsultak, eta indarreko arautegia ezagutzen eta betetzen lagunduko die.
 

Saltegien Bilatzailea

Bilatu Bilaketa:
Kategoria aukeratu
Merkataritza-eremua