hiria 3.1

Bilbao Dendak - El comercio de Bilbao

Bilboko merkataritza eta ostalaritzaren elkargunea
Hasiera Bilbao Dendak Ongietorri-gutuna

Bilbo: birsortzeko gaitasuna

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Presidentearen ongietorri-gutuna.

Inolako zalantzarik gabe, Bilbo bisitariei eta egoiliarrei gehien eskaini ahal dieten hirietakoa da gaur egun. Behinolako hiri industrial eta grisa zerbitzu-sektore ahaltsuko, kultura-eskaintza handiko eta adin guztietarako aisialdi-aukerako hiribildua da gaur egun.

 

abandoibarra_17Faktore deigarrienen artean, hiria birmoldatzeko garatutako prozesua nabarmendu beharra dago. Kantoi bakoitzaren beste aldean, oinezkoek lehen antzematen ez zituzten hainbat xehetasuni erreparatuko diete.

 

Eraikin berriak, zubi berriak, kale berriak... Bilbo berria dugu aurrez aurre.

 

Historiari begira, merkataritzak zeresan handia eduki du garapen ekonomikoan. Merkatari konprometituak, eskaintza zabala, berrikuntzarako gaitasuna. Bilbon erostea esperientzia bakarra da.
Izan ere, gure merkataritza ere bada bakarra.


Zatoz. Laster itzuliko zarelakoan gaude, gainera.

 




Juán Carlos Ercoreca

Bilbao Dendak-eko presidentea